Bertan behera geratu da Gipuzkoako sorosleen greba
Berria – Arantxa Elizegi Egilegor
Langileek berretsi dute ELA sindikatuak Gurutze Gorriarekin eta Gipuzkoako kostaldeko udalekin adostutako hitzarmena. Hala, bertan behera utzi dituzte gaur hasi eta uda amaiera arte egitekoa zuten greba.
Adostutakoaren arabera, subrogatu egingo dituzte froga fisikoak gainditzen dituzten langileak eta lanean daramaten denboraren araberako antzinatasun plusa kobratuko dute laugarren urtetik aurrera. Udalek beren aldetik konpromioa hartu dute adostutako puntu guztiak lan hitzarmenean jasotzeko.
Horretaz gain, sorosle lanetan aritzen diren lehen urtean hilero 200 euroko igoera egingo zaie eta 400 eurokoa bigarrenean. Izan ere, hori zen langileen eskaeretako bat, alegia, soldatak igerilekuetako sorosleenekin parekatzea —1.000 euro inguru kobratzen dute hondartzetako sorsleek eta 1.500 eta 1.600 euro artean igerilekuetakoek—.