Festa askea ospatuko dute sardiñerek
Sardiñerak kofradiak prozesio pagano bat egin du. Zuloaga plazatik abiatu dira eta Santa Maria elizaraino joan dira Emakumeen Etxeko batukadako kideekin batera. Koruko Andra Mariaren egunean egin dute prozesioa, aldarrikatzeko sardiñerak ez direla birjinak, ezta santuak ere.
Sardinerraia festa askea girotzeko prozesioa izan da. Guardetxean ospatuko dute festa gaur gauean: “Inork ez digu esango zer egin, nola esan, nola egin eta zer izan! Gora Sardiñerraia parte hartzaile, feminista eta askea!”, adierazi dute Twitter bidez.
Irutxuloko Hitzak Sardiñerraia festa askeari buruzko erreportajea argitaratuko du ostiralean, Aste Nagusiari buruzko zenbaki berezian.