Labaca ahizpek irabazi dute Aste Nagusiko I. Legatza saltsa berdean lehiaketa
Gaur goizean, Antiguako Matia kalean Aste Nagusiko I. Legatza saltsa berdean lehiaketa egin dute, eta “Sister Labaca” taldeko Maite Labaca Arteaga eta Nieves Labaca Arteaga ahizpak izan dira irabazleak. Gastronomian adituak diren hainbat pertsonek osatu dute epaimahaia, besteak beste, Onintza Mokoroak, Luis Mokoroak, Jon Tadeok, eta Carlos eta Elias Arruebarrenak.
Honakoa izan da lehiaketako irabazleen sailkapena:
1. Maite Labaca Arteaga eta Nieves Labaca Arteaga (Sisters Labaca)
2. José Manuel Irigoyen eta Tomás Nuñez (Ilunpe Elkartea)
3. Alexandra Besas Eizaguirre eta Pepa Eizaguirre Rodríguez (Las Perejilias)