Migratzaileen egoera salatzeko kontzentrazioa egingo dute
Ostegunean, udaletxearen aurrean, elkarretaratzea egingo dute. Goizeko hamar eta erdietan joateko deia egin dute Harrera Sareak eta Txantxarreka gaztetxeak. “Pertsona desplazatuen egoera lotsagarriak bere horretan jarraitzen du, eta oraindik ez dugu erantzunik jaso”, adierazi dute. Txilibituekin eta lapikoekin kontzentrazio zaratatsua egiteko deia egin dute.
Astelehenean migranteei harrera egiteko baliabide gehiago exijitu zituzten. Bertan eskainitako prentsaurrekoan, hirian jada 20 etorkin kalean geratu direla salatu zuten antolatzaileek, eta horiei bihar beste 20 pertsona batuko zaizkiela azaldu zuten.
Erlazionatutako edukiaMigranteentzako harrera baliabide gehiago exijitu dituzte