Jon Mujika eta Amaia Iriarte izan dira igerilari azkarrenak
Pasealeku Berriko L. Igerialdia jokatu dute asteazken goizean, Fortuna Kirol Elkartearen eskutik. Azkarrenak izan dira Bergarako Jon Mujika (35:32) eta Burlatako Amaia Iriarte (37:00), eta haiek izan dira txapeldunak. Gizonezkoetan podiuma osatu dute Zarauzko Nikolas Illarramendik (35:37) eta Egueseko Gonzalo Vazquezek (36:07). Emakumeetan hurrengoak izan dira Donostiako Amaia Zendoia (37:58) eta Burlatako Andrea Gomez (39:48). Zurriolan abiatu dute proba igerilariek, eta Kontxan bukatu dute, 2.959 metroko igerialdia egin ostean.
Sailkapen osoa kontsulta daiteke Kirolprobak webgunean.
Klubeko ohitura zaharrak berreskuratuz, aspaldian, 1949tik 1971ra jokatu eta desagertu zen Jose Antonio Paseoko Zeharkaldia berreskuratu zuen Fortunak, 1999an. Fortunak bere ardurapean hartu zuen proba herrikoiaren antolaketa, erakarmen handia zuelako eta Donostian igeriketa bultzatzearren.