Aitzol Atutxa izan zen enborrak mozten azkarrena. (Argazkia: Donostiako Festak)
Aitzol Atutxa aizkolari bizkaitarrak eskuratu zuen atzo aizkolarien Urrezko Kopa. Atzokoarekin, lau dira jada Atutxak Trinitate plazako lehiaketan lortutako garaipenak.
Ordu erdi eskasean moztu zituen enborrak bizkaitarrak, 31 minutu eta 52 segundotan, hain justu. Euskal Herriko bost aizkolari onenek parte hartzen dute Urrezko Kopan, eta Atutxaren atzetik gelditu ziren Iker Vicente (33’10”), Mikel Larrañaga (35’46”), Iñaki Azurmendi (35’53”) eta Joseba Otaegi (39’15”). Hala ere, Donato Larretxeak 1995ean egindako marka da oraindik ere altuena, 27 minutu eta 17 segundotan moztu baitzituen enborrak.