Bi gizon atxilotu dituzte Donostian, emakume bati eraso egin eta telefonoa lapurtzeagatik
Donostiako Fermin Calbeton kaleko taberna batean gertatu da erasoa, goizaldean. Segurtasun Sailak zabaldu duenez, 32 urteko gizon batek ukituak egin dizkio emakume bati, eta hark aurre egin dionean, telefonoa kendu dio. 23 urteko beste gizonezko bat ere atzeman dute lapurretarekin lotuta. Hirugarren betk ihes egin du.
Telefonoa lapurtu ondoren, ihesean irten dira hiru gizonezkoak, baina emakumeak eta harekin zeudenek harrapatu egin dituzte haietako bi. Ertzaintzak atxilotu egin ditu biak, lapurreta eta sexu abusuak egotzita. Hirugarrenaren bila dabiltza.