Eraso matxisten aurrean erne egon behar dela nabarmendu du alkateak
koman gelditutako Urnietako gizonaren familiari elkartasun mezu bat bidali dio alkateak. Ildo beretik, asteburuan gertatutako bi eraso matxistak gaitzetsi ditu, eta baita bart gertatutako hirugarrena ere, nahiz eta “gertaera nahasia” dela adierazi duen, tartean lapurreta bat baitago. Lapurreten harira, adi egon behar dela nabarmendu du Goiak, diru-zorro eta telefono mugikor askoren lapurretak gertatzen ari baitira.
Alkateak ez du jaietara kanpotik etorritako pertsona kopuruaren daturik eman, baina Dbusen erabilera %2 igo dela azaldu du, iazkoarekin alderatuta. Beraz, jende gehiago dagoela sumatzen dela adierazi du Goiak.
Bestalde, goizean udaletxe aurrean egin duten migratzaileen auziaren inguruko kontzentrazioaren harira, udalak jarrera baikorra duela esan du Goiak. Haren arabera, auziaren aurrean udala ematen ari den erantzuna ona da.
Hamaiketako lasaia
Alkatearen balantzearen ondoren, Aste Nagusiko ohiko hamaiketakoa egin dute udaletxeko Udalbatzar aretoan. Gonbidatuei zuzendu da lehenbizi alkatea, berriz ere erasoak gaitzetsiz eta Urnietako gizonaren familiari elkartasuna adieraziz.
Giro lasaia izan da hamaiketakoan, eta goiz polita pasa dute bertaratutakoek. Gonbidatuen artean hainbat hedabidetako kazetariak, Itzurun konpartsako buruhandiak, udal gobernuko eta oposizioko zinegotziak, Jokin Aperribay Realeko presidentea, Gipuzkoa Basketeko maskota eta Luis Mokoroa Artillari Nagusia egon dira.
Bertan izan da IRUTXULOKO HITZA eta hona egindako hainbat argazki:
Aste Nagusiko erdialdera iritsita, orain arteko balorazioa egin du alkateak gaur goizean. Positiboan baloratu ditu aurrera eramandako jarduerak, eta hirian egondako azken eraso matxistak gaitzetsi ditu.
Pozik azaldu da alkatea jai egitarauko jarduera guztiak jasotzen ari diren erantzunarengatik. Gainera, auzoetako jarduerek orain arte oso harrera ona izan dutela nabarmendu du.
Bestalde, asteburuan liskar baten ondorioz