Donostiako mugimendu feministak eta Donostiako Piratek astelehenean egindako elkarretaratzea. (Argazkia: Irati Salsamendi)
Bart gauean bortxatu egin dutela salatu du adin txikiko neska batek Donostian. Gertakariak Gros auzoan jazo ziren eta une honetan hiru mutil gazte daude atxilotuta, horietako bi adin txikikoak. Atxilotuei ustezko sexu erasoa eta lapurreta egozten zaie, izan ere, atxilotuetako bati neskaren hainbat objektu aurkitu zaizkio.
Donostiako Udalak jakinarazi duenez Udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da eta sumarioa sekretupean dago. Eneko Goiak, Donostiako alkateak, udaleko Bozeramaile Batzordea bildu du gertatutakoa aztertzeko.
Donostiako mugimendu feministak eta Donostiako Piratek gaur gauean salatutako bortxaketa eta aurreko egunetan jazo diren erasoak salatzeko manifestazioa egingo dute gaur 19:30ean, Bulebarrean.