Bart gaueko bortxaketa salaketako hiru atxilotuetako bat aske gelditu dela esan du alkateak
bortxaketa salaketaren harira atxilotutako hiru mutiletako bat aske gelditu dela azaldu du gaur goizean Eneko Goia alkateak, Anoetako lanak bisitatu ondoren. Ez du egozten zaizkien delituen inguruko daturik eman, baina salaketaren aurrean “zuhurra” izatea nahiago duela adierazi du alkateak.
Izan ere, azaldu duenez, oraindik gertakaria ikertzen ari da polizia, eta datu zehatzagoak izan arte ez da balorazioetan sartuko. Bestalde, Donostiako Mugimendu Feministak deitutako elkarretaratzera batu da udala. 19:30etan egingo dute elkarretaratzea, Bulebarrean.
Bart gaueko