Maravillas gaztetxearen aldeko asanblada irekia deitu dute
Arratsaldeko zazpietan izango da Iruñako Maravillas gaztetxearen aldeko asanblada irekia Parte Zaharreko Zuloaga plazan. Gaur goizaldean hasi dira Foruzaingoa eta Espainiako Polizia 2017tik okupatuta zegoen gaztetxea desalojatzen.
Indarkeria uneak bizi dira desalojoan zehar, behin baino gehiagotan poliziak kargatu baitu. Orotara, 22 pertsona identifikatu ditu poliziak, tartean adingabe batzuk.