Migratzaileen aldeko manifestazioa egingo dute larunbatean
kontzentrazioa egin ondoren, migratzaileen auzian erantzukizun politikoak exijitzeko manifestazioa egingo dute bihar Antiguako Txantxarraka Gaztetxeak deituta. Goazen Antigua harrera auzo bilkatzera, protesten bidez erantzukizun politikoa lortuko dugu lelopean egingo dute manifestazioa, eta 12:30etan abiatuko da Antiguako elizatik.
Ostiralean lau pertsonek Txantxarreka gaztetxean lo egin zutenetik, bertan lo egiten ari diren migratzaileen kopurua igo baino ez da egin. Izan ere, astelehenetik 15 pertsona daude bertan lo egiten, eta udalak migratzaile horiekiko duen erantzukizunarekin betetzea eskatzen dute.
Ostegunean udaletxe aurrean