Playback lehiaketa egin dute Kalepoza kofradiakoek
Aurten ere, bosgarren urtez, Playback lehiaketa antolatu dute Kalepoza kofradiako kideek. La Flamenka gunean egin dute ikuskizuna, eta lau taldek hartu dute parte. Sailkapenean lehena gelditu den taldea ‘Korean Kalepoza’ izan da eta hainbat pertsonai ezagunen maskarak jantzita Gangnam style abestia dantzatu dute. ‘Disney Mixa’ taldeak eskuratu du bigarren saria, eta izenak dioen bezala, Disney pelikulen abestien nahasketa bat egin dute. ‘Txarizartarrak’ izan dira hirugarrenak eta Los Manolos talde kataluniarraren All my loving abestia antzeztu dute.
Hiru talde horiez gain, laugarren batek ere parte hartu du lehiaketan eta Egan taldearen hainbat kanturen bertsioak egin dituzte. Azkenik, hil berri den Aretha Franklin, soularen erreginari omenaldia egiteko, bere abesti bat dantzatzen eman diote amaiera ikuskizunari parte hartzaile guztiek.