De la Bellak Reala utziko du, Las Palmasen jokatzeko
Realak gaur goizean jakinarazi duenaren arabera, Alberto de la Bella atzelariak talde donostiarra utziko du hasi berri den denboraldi honetan Las Palmasen kamiseta janzteko. Realan zortzi denboraldiz jokatu ostean, 32 urteko jokalari katalanak epe berri bati ekingo dio Kanarietan, Espainiako bigarren mailan.
Taldeak lehenengo mailarako igoera lortu zuen denboraldian iritsi zen De la Bella Realera, 2009/10 denboraldian, eta geroztik 218 partida jokatu ditu kamiseta txuri-urdinarekin, guztira zortzi gol eginez.