
Antiguako
Txantxarreka gaztetxeak elkarretaratzea egingo du bihar Miramar jauregian,
Eusko Jaurlaritzak bertan egingo duen gobernu kontseilua dela eta. Erakunde publikoei errefuxiatuekiko duten erantzukizuna exijitu eta
Txantxarrekan oraindik 15 migratzaile daudela gogorarazi eta salatzeko helburuarekin bilduko dira jauregi parean.
Mobilizazioan parte hartzera animatzeko deialdia zabaldu dute gaztetxeko kideek.
Jauregi ondoko aparkalekuan bilduko dira, 11:30etan. Lehenago,
Satorralaia bizilagunen mugimenduak topoaren igarobidearen aurkako martxa egingo du ere, gobernu kontseiluan protesta egiteko asmoz.