Bueltan da Londres hotelean egin ohi den disko azoka. Irailaren 16an, igandea, 11:00etatik 20:30era zabalik egongo da musikazale askoren topagunea. Bertan, binilo, CD, DVD eta musikarekin loturiko gauza gehiago topatu ahal izango dira. Saldu, erosi edo trukatzeko aukera egongo da.