Euskal Herria Kopako finala jokatuko dute igandean Realak eta Athleticek
www.ehkirola.eus webgunean eros daitezke eta zazpi euroko prezioa dute. 14 urte baino gutxiagokoek eta etxeko taldeko bazkideek doan izango dute sarrera.
Gizonezkoek, aldiz, bigarren urtez jokatu dute txapelketa, eta Realak eta Athleticek jokatu zuten finala. Norgehiagoka abuztuaren 5ean izan zen, Irungo Gal estadioan, eta zuri-gorriek 1-0 irabazi zioten Realari.
Euskal Herria Kirolak elkarteak antolatutako torneoaren zortzigarren urtea da hau, eta gainontzekoetan bezala, Realak eta Athleticek jokatuko dute txapelketako finala. Partida, Zornotzan izango da, Urritxe futbol zelaian, eta 16:00etan hasiko da.
Kirolaren bitartez, euskararen erabilera bermatu eta sustatzeko asmoz sortu zen txapelketa hau, eta aurtengo lehiaketan hamairu taldek hartu dute parte. Igandeko finalean, talde zuri-gorriak, zazpigarrenez irabazi nahi du kopa. Realak, aldiz, bigarren titulua nahi du, lehena lortu eta sei urteren ostean.
Partidarako sarrerak