Judi Dench aktorearen ibilbidea sarituko du Zinemaldiak
Hirokazu Kore-eda zuzendariak jasoko dute.
Lehen aldia izango da aktore ingelesa Donostiara etortzen dela. Oscar sarietarako zazpi izendapen jaso ditu gaur egun arte, eta duela 20 urte aktore onenaren saria eskuratu zuen Shakespeare in Love filmean Elisabet I.aren papera egiteagatik. Bere filmografian pelikula ezagun asko topa daitezke: Mrs Brown (1997), Chocolat (2000), Iris (2001), Mrs Henderson Presents (2005), Scandal (2006) eta Philomena (2013).
Bere ibilbidea antzerkian hasi zuen Londresko Old Vic eta The National antzoki esangurastuetan. Ondoren, Stratford-upon-Avoneko Royal Shakespeare Company antzerki taldean aritu zen.
Donostiako Zinemaldiaren ohorezko sari garrantzitsuena jasoko du Judi Dench (Ingalaterra, 1934) aktoreak. Irailaren 25an jasoko du oroigarria aurkeztera etorriko den Red Joan filmaren emanaldiaren aurretik. Hortaz, dagoeneko hiru dira 66. Donostiako Zinemaldian saria jasoko dutenak. Denchekin batera, Danny DeVito aktoreak eta