San Agustin egunean jendetza biltzen da Artikutzan urtero. (Argazkia: Agurtzane Altuna)Agurtzane Altuna
San Agustin eguna da gaur, Artikutzako egun handia. Azoka, pilota partidak, herri kirolak eta dantzaldia izango dira egunean barrena, eta jarritako postuetan aukera ederra egongo da jateko eta edateko. Egunari bukaera emateko, dantzaldia izango da, 19:30ean.
Goizuetako lurretan dago Artikutza Parke Naturala, baina Donostiako Udalaren jabetza da aspalditik, 1919tik. Horrela, Donostiako Udalak antolatzen du gaurko jaia, eta baimenik gabe autoz joateko aukera izaten den urteko egun bakarra da. Egun osoan festa giroa izaten da nagusi, 11:00etako mezaren ondoren.