(Argazkia: Donostiako Udala)
Txomin Eneako
ekoauzoak District Heating energia ekoizteko zentroa izango du. Donostiako auzo berriko 1.500 etxebizitzatara berogailua eta ur beroa eramango duen hiriko lehen berogailu sistema izango da. Une honetan, obrak bukatzen ari dira eta sistema frogatzeko aukera izan zuen hilabete hasieran. Urrian jarriko dute abian, bizilagunak auzo berriko etxebizitzetara bizitzera joaterakoan.
“Berogailu zentralizatuaren sistema horiek abantaila handiak eskaintzen dituzte ekologiaren aldetik, ekipo eraginkorragoak erabiltzen baitituzte, energia berriztagarria izanik iturri nagusia”, adierazi du Ernesto Gasco alkateordeak. Era berean, CO2 isurpenak %80 baino gehiago murrizteko aukera ematen du.
District Heating zentroa
Replicate proiektuaren barruan dago –Europar Batasuneko Horizon 2020 Plana–. Donostiak gidatzen du, Florentzia eta Bristolekin batera hiri adimentsuaren eredua garatu du energia-eraginkortasunaren, mugikortasun iraunkorraren eta IKTeen arloan. Garatutako eredua, hobetu, frogatu eta balioa ematerakoan, beste hiri batzuetan errepikatu ahal izango da.