![alternatiba tourra](http://irutxulo.hitza.eus/site/files/2018/08/IMG-20180828-WA0002.jpg)
Ekainaren 9an Parisetik abiatu zen
Alternatiba Tourra Donostiatik igaroko da
urriaren 5ean, Zubietako erraustegia eta Topoaren igarobidea alternatiba faltsuak direla salatzeko.
Aldatu dezagun sistema, ez klima! lemapean abiatu zuten martxa udara hasieran, krisi klimatikoaren aurrean egungo sistema zalantzan jarri eta bizi eredu alternatiboak ikustarazteko helburuarekin.
Egitasmoaren partaideek guztira
5.800 kilometroko ibilbidea egingo bizikletan, bost herrialde zeharkatuz. Donostiatik pasatu ostean, tourrak bere azken etapa izango du hurrengo egunean, Baionan.