1813ko sarraskia oroituko dute, egun osoko egitarauarekin
1813ko abuztuaren 31ko sarraskia oroituz, bihar gauean donostiarrak kalera irtengo dira beste urtebetez, zuziak eskutan. Aurretik, ordea, ekitaldi desberdinez osaturiko egitaraua jarraituko dute, hiriaren historiako egun garrantzitsuena gogora ekartzeko.
Hain zuzen, Eneko Goia alkateak, Alfonso Gurpegi Festa jardueretako zinegotziak eta Gorka Miranda Easo Abesbatzako ordezkariak, udaletxean eskainitako prentsaurrekoan, biharko eguneko egitaraua aurkeztu dute gaur goizean.
Abuzuak 31ko oroitzapen egitaraua:
- 11:30. Elizkizun Nagusia Santa Maria elizan, Easo Araoz Gazte abesbatza, Aiert Beobide dantzaria eta Koro Saenz organojolea lagun.
- 17:00. Patiñako elkarteak Koruko Ama Birjinaren plazatik Zuloaga plazaraino hurbildu.
- 17:15. Indar aliatuak Kursaaletik Zuloaga plazaraino hurbildu.
- 18:00. Urteurreneko desfilea Zuloaga plazatik irten.
- 19:00. Omenaldia Lurreko Atean “Euskal Hirigune Elkargoari / Communauté d’agglomération Pays Basque-ri”, eta lore eskaintza.
- 19:30. Bretxako erasoa eta hiriaren okupazioa itxuratu.
- 21:00. Gazteluaren erasoa eta Donostiaren erreketa Zuloaga plazan antzeztu.
- 21:30. Abuztuaren 31 kalean argiak itzali eta kandelak piztu. Suzirien argitan zeremonia paseoa egin, San Bizente ataritik hasi, Donostiako Ereserki Zaharraren doinuaz, eta Santa Maria eliz atariraino, Jose Maria Usandizagaren Abuztuaren 31ko hildakoen martxaren airea lagun. Donostiako Udalaren Txistulari Taldea, Easo Araoz Gazte abesbatza, Santa Cecilia abesbatza, Gaztelupe abesbatza, Aiert Beobide dantzaria eta Andoni Alemán prosalaria lagun.