(Argazkia: Reala)
Realak denboraldi berrirako taldea osatzen jarraitzen du.
Carla Bautista aurrelari espainiarra da iristen azkena. 18 urte ditu eta Atletico Madriletik utzita etorri da 2019ko ekainaren 30a arte. “Pozik eta ilusioz beterik nago Realak duen proiektuarekin. Taldeko kide izatera nator”, azaldu du Bautistak.
Helburu zehatzik ez du denboraldi berrirako, baina gogoa du hazten jarraitzeko. “Taldean postua irabazi nahi dut lehenik, eta ahalik eta gehien lagundu. Pertsonalki, jauzia eman nahi dut futbolean”.
Fundacion Albacete taldean hasi zuen bere kirol ibilbidea, eta pasa den urtean sinatu zuen Madrilgo taldearekin. 19 urtez azpiko Europako txapelduna izan zen Espainiako selekzioarekin.