Wohou grafitilaria, Irutxuloko Hitzari eskainitako muralarekin. (Argazkia: Iñaki Agirre)
Wohouk hamabost urte daramatza Donostiako hormak bere sinadurarekin eta izartxo irribarretsu batekin apaintzen. Jakin edo ez, hiritar guztiek ikusi dute noizbait bere marka. Bere ustetan, “donostiar bakoitza kalera irten eta gutxienez marrazki bat egitera animatuko balitz, hiria askoz eder eta erosoagoa izango litzateke”.
Grafitiaren izaera iraultzailea azpimarratuz, egiten duenak autoritatearen aurka ahalduntzen eta pertsona askeagoa bilakatzen lagundu diola aitortzen du: “Pertsona orok bilatu behar duen helburua da hori, eta nire kasuan, grafitia izan da bidea”.
IRUTXULOKO HITZA Wohourekin bildu da, bere motibazioak ezagutu eta Donostiako grafitiaren kulturari buruz hitz egiteko. Elkarrizketa osoa ostiraleko astekarian egongo da irakurgai.