Kontxako Banderaren sailkatze estropada jokatuko da gaur arratsaldean
Donostiako Euskal Jaiei hasiera emango dio gaur Kontxako Banderaren sailkatze estropadak. Emakume eta gizonen traineruak lehian ariko dira 17:30etik aurrera. Eguerdiko 12etan egin dute zozketa Donostiako Udaletxean, eta hemen duzue kategoria bakoitzaren irteera ordena:
- Emakumeak: Cabo, Riveira, Deustu, Arraun Lagunak, Hibaika, Hondarribia, Orio, San Juan, Perillo, Mugardos, Colindres, Hernani, Kaiku, Lapurdi, Lea-Artibai eta Tolosaldea.
- Gizonak: Zarautz, Hibaika, Meira, Getaria, Mecos, Mutriku, Deustu, Zumaia, Pedreña, Lapurdi, Ares, Isuntza, Cabo, San Juan, Urdaibai, Zierbena, Hondarribia, Orio, Santurtzi, Kaiku, San Pedro, Astillero, Tiran eta Ondarroa.