Lupe Luengo, Pili Jauregi, Susi Nestar, Ana Revuelta, Maite Sorozabal eta Leire San Martin (ezkerretik eskuinera). (Argazkia: Irati Salsamendi)
Uztailaren 6an inauguratu zuten
Kearen artxibogileak erakusketa, Tabakalerako sotoan. Tabacalera tabako fabrikaren memoria modu kolektiboan eraikitzeko helburuarekin sortu zen proiektuaren emaitzetako bat da erakusketa hau, eta bertan, lantegiko langile ohiek bere etxeetan denboraz gordetako materialak aurki daitezke: argazkiak, nominak, lanerako arropak, tabako kartoietan idatzitako errezetak, eta abar.
Hala ere, material horiek ez dira proiektuko elementu garrantzitsuenak, izan ere, “historia ofizialean” biltzen ez diren gauzei erreparatzeko ahalegina egin dute Kearen artxibogileek, erakusketaren izen bera duen lan taldeak, hain zuzen.
Zigarrogile ohiak dira Lupe Luengo, Pili Jauregi, Susi Nestar eta Maite Sorozabal eta Ana Revuelta eta Leire San Martin, aldiz, Tabakalera berriko hezkuntza arloko langileak dira eta
IRUTXULOKO HITZAk proiektuaren inguruko elkarrizketa egin die. Ostiraleko astekarian Kearen artxibogileen inguruko erreportajea irakurtzeko aukera egongo da.