Realak eta Eibarrek denboraldiko lehen euskal derbia jokatuko dute
Realak eta Eibarrek denboraldiko lehen euskal derbia jokatuko dute gaur, Ipuruan. Garitanoren mutilak etxez kanpo galdu gabe jarraitu nahi dute, ligako lehen bi neurketetan garaipen bat eta berdinketa bat lortu ostean. Mendilibarren taldeak, berriz, oraindik puntu bat bera ere lortu gabe iritsiko da larunbateko norgehiagokara.
Eskubaloian, Bera Berak XIX. Superkopa jokatuko du Gijon aurka, azken ligako eta kopako garaileak aurrez aurre jarriko dituen finalean.
FUTBOLA
Gizonezkoen lehen maila, 3. jardunaldia
- Eibar – Reala (ostirala, 22:30).
- Gijon – Bera Bera (larunbata, 18:30).