Koldo Almandozek 'Oreina' filma estreinatuko du Zinemaldian
66. Donostiako Zinemaldian estreinatuko du Koldo Almandoz donostiarrak bere fikziozko lehen film luzea: Oreina. Zuzendari Berriak sailean proiektatuko dute eta sarien lehian izango da. Euskal Zinemaren Irizar Sarirako lehian ere ariko da. Almandozentzako garrantzitsua da filma Zinemaldian aurkeztea.
Hona hemen filmaren sinopsia: “Khalil gazte arroztua hiriaren aldirietan bizi da, industrialdea ibaiarekin eta padurarekin elkartzen den lekuan. Khalil ahal bezala ateratzen da aurrera, eta ezkutatutako agure batekin ematen ditu egunak. Agurea ibaiertzean bizi da, anaiarekin, baina urteak dira harekin hitz egin zuenetik. Paduraren ertzean, itsasaldiek markatzen dute amodioaren eta desamodioaren, adiskidetasunaren eta mendekuaren denbora”.
Aktore taldea Laulad Ahmed, Patxi Bisquert, Ramon Agirre, Iraia Elías eta Erika Olaizolak osatzen dute.