
Parte Zaharreko Gazte Asanbladak sorturiko
Salatu Taldeak elkartasun ekitaldi bat egingo du igandean, Iruñeko Maravillas gaztetxeari elkartasuna adierazteko. Hain zuzen, herritarrei 10:00etan Trinitate plazara hurbiltzeko eskatu diete, bertan
elkartasun argazki kolektiboa ateratzeko asmoz.
Nafarroako Gobernuaren aginduz, polizia foralak eta Espainiako poliziak Maravillas gaztetxea hustu zuten abuztuaren 17an. Hurrengo egunean, ordea, herritarrek gaztetxea berreskuratzea lortu zuten.