Zinemaldiak inoiz baino euskal ekoizpen gehiago izango ditu
bertan jasoko du Ramon Agirre aktore donostiarrak Zinemira saria. EITBren festan, berriz, Vitoria, 3 de Marzo (Victor Cabaco) filma estreinatuko dute.
Iaz bezala, euskarazko film batek lekua izango du Sail Ofizialean. Ekoizpen berezien atalean Dantza proiektatuko dute, Telmo Esnalen azken lana. Zuzendari Berriak sailean, berriz, Koldo Almandoz zuzendari donostiarraren fikziozko lehen film luzea eskainiko dute: Oreina.
Zabaltegi-Tabakalera saileko saria lortzeko leihan ariko da Maddi Barberren 592 metroz goiti film laburra. Aldiz, Donostia Hiria Publikoaren Sariko lehiakideen artean izango da Un dia mas con vida (Raul de la Fuente/Damian Nenow) filma, Perlak sailean izango dena. Culinary Zineman euskal ekoizpeneko bi film aurkeztuko dira: Y en cada lenteja un Dios (Miguel Angel Jimenez) eta Bihar dok 13 (Aitor Bereziartua/Ander Iriarte).
Aipatutako film luze guztiak Euskal Zinemaren Irizar saria lortzeko lehiatuko dira, beste zinema-jaialdi batzuetan estreinatutakoak izan ezik (Mudar la piel, Un dia mas con vida, Bajo la piel del lobo eta Errementari). Horiez gain, euskal ekoizpeneko proiektu bat egongo da. Europa-Latinoamerika Foroan Lara Izagirreren Ane & Peio, maitasun istorio bat piper artean aurkeztuko da.
Hogei euskal ekoizpen aurkeztuko dira 66. Donostiako Zinemaldian; inoiz baino gehiago. Sail Ofizialean, Zuzendari Berriak, Zabaltegi-Tabakalera, Perlak, Culinary Zinema eta Zinemira sailetan, eta Euskal Zinemaren eta EiTBren festetan proiektatuko dira.
Zinemira euskal zinemaren sailak hamabi ekoizpen izango ditu; fikziokoak nahiz ez-fikziokoak, animaziozkoak eta hala zuzendari berrien nola ibilbide luzeko zinemagileen filmak. Mudar la piel (Ana Schulz eta Cristobal Fernandez) filmak emango dio hasiera sailari. Aldiz, Black is Beltza (Fermin Muguruza) animaziozko filmak emango dio bukaera.
Horiekin batera beste hamar ekoizpen ikusi ahal izango dira Zinemira sailean: Bajo la piel del lobo (Samu Fuentes), Basque Selfie (Joaquin Calderon), Baules/Kutxak (Juanmi Gutierre), Errementari (Paul Urkijo), Gallo (Antonio Diaz), Gure Oroitzapenak (talde-filma), Izaro (Txuspo Poyo), Lady Off (David Rodriguez), La noche nos lleva (David Gonzalez) eta Margolaria (Oier Aranzabal).
Euskal Zinemaren festan, berriz, Jainkoak ez dit barkatzen (Josu Martinez) filma estreinatuko dute. Irailaren 25ean izango da Viktoria Eugenia antzokian, eta