Athletic 5-1 Reala, Euskal Herria Koparen finalean
Atzo, irailaren 1ean, jokatu zuten Athleticek eta Realak VIII. Euskal Herria Koparen finala, Zornotzan. Zazpigarren aldiz irabazi dute bizkaitarrek txapela, azken seirak errenkadan. Reala, lehenengo urtean izan zen garaile, baina aurten, bigarren postuarekin konformatu behar izan da.
Atletichen golak Leiak, Nekanek, Marta Unzuek, eta Ainhoa Morazak (2) egin zituzten. Realaren gola, aldiz, Nuria Mendozak egin zuen, faltaz.
Kirolaren bitartez, euskararen erabilera bermatu eta sustatzeko asmoz sortu zen txapelketa hau, eta aurtengo lehiaketan hamairu taldek hartu dute parte. Gizonezkoek, bigarren urtez jokatu dute aurten txapelketa, eta Realak eta Athleticek jokatu zuten finala baita ere. Norgehiagoka abuztuaren 5ean izan zen, Irungo Gal estadioan, eta zuri-gorriek 1-0 irabazi zioten Realari.
Datorren asteburuan hasiko da 2018-2019 denboraldiko Emakumezkoen Lehen Mailako liga-txapelketa, eta Realak, Granadilla Sur Tenerife taldearen aurka jokatuko du denboraldiko lehen partida, irailaren 9an.