Donostiako hiru traineru lehiatu dira Kontxako Banderan
Aurten, emakumezkoetan, Donostiarra eta Arraun Lagunak aritu dira Kontxako Banderan. Lehen txandan aritu da Donostiarra eta 11:06,66eko denbora lortu du. Sailkapen orokorrean, 6.en gelditu da, eta Hibaika, Kaiku eta Tolosaldearekin batera, lehen txandan aterako da datorren igandean, hilak 9.
Arraun Lagunakek, aldiz, 10:55,40eko denbora egin du bigarren txandan, eta laugarren gelditu da sailkapen orokorrean. Datorren igandean, ohorezko txandan lehiatuko da, San Juan, Riveira eta Oriorekin batera.
Gizonezkoetan, Donostiarra izan da hiriko traineru bakarra, eta bigarren txandan 9:59,18eko denbora egin ostean, 6.en postuan gelditu da sailkapen orokorrean. Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian, datorren igandean, hain zuzen, lehen txandan hartuko du parte, Orio, San Pedrotarra eta Urdaibairekin batera.
Arraun Lagunak taldeko Xubane Uribarrenak eta Donostiarrako Elene Lopetegik estropadaren inguruan egindako balorazioa jaso du IRUTXULOKO HITZAk bideo batean.