Ainhoa Iñiguez. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Euskadiko Arraun Federazioko zuzendari teknikoa izango da aurrerantzean Ainhoa Iñiguez Goizueta (Egia, 1985). Ahobatez hartu zuen erabakia federazioko zuzendaritzak, joan den astean, pertsona egokiena dela argudiatuz. Kontuan izan dute bere esperientzia arraunaren praktikan, eta gaiaren inguruan duen ezagutza teknikoa.
Bere lanen artean egongo dira, besteak beste, Euskadiko Selekzioa osatzea hainbat maila eta modalitatetan.
IRUTXULOKO HITZAn elkarrizketa egin genion Iñiguezi, 2016ko ekainean.