(Argazkia: Donostia Kultura)
Iaz bezala, Idoia Besada pasaitarrak eta Xabier Artola iruratarrak irabazi dute Dantza Sueltoko txapelketa. Atzo arratsaldean izan zen Parte Zaharreko Konstituzio plazan. Irabazleek 98,25 puntu jaso zituzten epaileen partetik. Jantzi onenaren saria ere jaso zuten.
Ane Urruzola eta Iker Sanz (Villabona – Lezo) bikoteak lortu zuen bigarren saria, 98 punturekin. Hirugarren saria, berriz, Larraitz Larrañaga eta Amets Arrubieta (Azpeitia) bikoteak eskuratu zuen 90,50 punturekin.
Donostia Festak eta Euskal Dantzarien Biltzarra dira txapelketaren antolatzaileak.