Inpernuko Poza Trikitixaren Jardunaldiak egingo dituzte ostegun eta ostiralean
Trikitixaren ibilbidea aztertu duten musikari, antropologo eta historialariak gonbidatu dituzte XVI. Inpernuko Poza jardunaldietara. Donostiako Euskal Jaien barruan izango dira ostegun eta ostiralean, 19:30ean, Udal Liburutegiko sotoan. “Begirada zorrotzaz eta bakoitzak bere esperientziatik gaur egunean kokatuko gaituzte historia errepasatuz”, dio Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak.
Ostegunean, mahai-ingurua egingo dute trikitixaren historiaren ingurukoa. Gurutze Lasa, Agus Barandiaran eta Julen Leuza izango dira hizlariak, eta Alex Artzelus moderatzailea. “Gaur egun Trikitixak Euskal Herrian eta munduan daukan presentzia ulertzeko, kokapen historikoa eta orain artekoaren errepasoaz, euskal identitatearen hauspoari eragin nahi diogu”.
Ostiralean, berriz, “Trikitixaren historia trikitixa mugimendutik eraikitzen” hitzaldia eskainiko du Haritz Garmendiak.