XCVIII. Intxaurrondo Zaharreko jaietako kontzertuen kartela. (Argazkia: Intxaurrondo Zaharreko jai batzordea)
Irailaren 13an, ostegunean, hasiko dira XCVIII.
Intxaurrondo Zaharreko jaiak, eta igandera arte luzatuko dira. Aurretik, hala ere, XXX. Pala txapelketa eta auzotarren arte lanen erakusketa egingo dituzte. Pala txapeleketa, gaur hasiko da, hilak 3, eta 14ean bukatuko da; arte lanen erakusketa, aldiz, Aiton-Amonen etxean egongo da ikusgai, irailaren 12tik 16ra.
Kontzertuak Letaman plazan izango dira eta lehen musika emanaldia irailaren 13an, ostegunean, izango da: bertso poteoa, Ane Labaka eta Unai Gaztelumendirekin. Ostiralean, Las Tipexek eta Ingo al deu? taldeek egingo dute kontzertua, eta larunbatean, Atom Rhumbak, Atxurra Sound Bandek eta Rukulak joko dute.
Igandean, jaien azken egunean, Maddi Oihenartek eta Jeremy Garatek egingo dute kontzertua, 19:00etan.