Bera Berak bere zazpigarren Superkopa lortu du
Bera Berak garaipen sendoa lortu zuen larunbatean Superkopako finalean La Calzadaren aurka. Neurketaren hasiera aldapan gora jarri bazitzaien ere, donostiarrek markagailuari buelta eman zioten minutuek aurrera egin ahala, defentsa irmoa eta eraso eraginkorrarekin. Asteburuko garaipenarekin Bera Berak bere zazpigarren Superkopa eta denboraldiko lehen titulua lortu ditu.
Futbolean, berriz, Realak ezin izan zuen punturik jaso Ipuruan jokatutako euskal derbian. Garitanoren mutilek ondo hasi zuten norgehiagoka, Willian Joseren bitartez markagailuan aurretik jarriz. Eibarrek, ordea, Realaren gola berdintzea lortu zuen, eta partidaren azken minutuetan garaipenaren gola sartu zuen ere. Eibartarrak lehenengo mailara itzuli zirenetik, Ipuruan donostiarrek ez dute garaipenik lortu.
Arraunean, Donostiako hiru talde lehiatu ziren igandean Kontxako banderaren lehenengo estropadan. Emakumeei dagokienez, Arraun Lagunakek laugarren postua lortu zuen, datorren asteburuko ohorezko txandarako sailkatuz. Donostiarrak, berriz, sailkapenaren seigarren postuan amaitu zuen, gizonezkoen taldeak bezala.
ESKUBALOIA
Superkopa
- La Calzada 24 – 17 Bera Bera.
- Eibar 2 – 1 Reala.
Erlazionatutako edukiaDonostiako hiru traineru lehiatu dira Kontxako Banderan