Poesia eta musika batuko dituzte Viktoria Eugenia Antzokian
Poesia Orduak antolatu dute aurten ere Viktoria Eugenia Antzokiko Klub aretoan, Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartearen eskutik. Irailaren 3an eta 4an izango da, eta egun bakoitzean emanaldi bana eskainiko dute, 19:30ean. Bi egunetako sarbidea gonbidapenarekin izango da. Antzokiko leihatilan banatuko dituzte gonbidapenak, emanaldien egunetan, 17:00etatik aurrera.
Itu Bandak Itzulera eskainiko du astelehenean. Protagonistak izango dira Martin Bidaur, Alazne Arruti Bengoetxea, Paul Beitia Ariznabarreta eta Jon Gurrutxaga Urbieta. Emanaldia oinarritua egongo da Martin Bidaurren Itzulera poema-liburuan, eta beste taldekide batzuen poemekin osatuko dute.
Emakume burugabea izango da asteazkeneko emanaldia. Agertokian egongo dira Antxiñe Mendizabal Aranburu, Nerea Gartzia Gartzia eta Pello Ramirez (musika). Oier Guillanek pentsatu eta zuzendutako ikuskizuna da, eta oinarritua dago Antxiñe Mendizabal Aranburu idazleak eta Iraia Okina Salazar ilustratzailearen Emakume burugabea ipuin-poeman. Hitza, mugimendua eta musika uztartuko ditu saioak.