'Sonakay denontzat' lehen diskoa prest du talde donostiarrak
Donostiako Sonakay euskal zein ijitu erroko bandak Sonakay denontzat lehen diskoa argitaratuko du hilaren 17an. Mutrikuko AME estudioetan grabatu dute, eta zazpi abesti izango ditu.
Kantu propioekin batera, euskarazko lau bertsio grabatu dituzte. Benito Lertxundiren Loretxoa, Urkoren Lehenengo ikasgaia, Pier Paul Berzaitzen Denborarekin eta Mikel Laboaren Txoria txori.
Diskoa aurkezteko hainbat kontzertu eskainiko dituzte. Urriaren 5ean Donostiako Convent Garden aretoan izango dira. Urriaren 11n, Madrilgo Cafe Berlin aretoan, urriaren 18an Bilboko Cotton Cluben eta azaroaren 8an Iruñeko Zentral antzokian. Sarrerak helbide honetan eskura daitezke.
Arrakastaren bidetik
Laboaren bertsioari esker arrakasta izan zuten Got Talent telebista saioan. Hori dela eta, Sonakay taldeak bere bide profesionalizatzea erabaki zuen Syntorama musika eragintzarekin batera. Horrela, banda sendotu dute musikari hauekin: Jonatan Camacho Yoni (ahotsa), David Escudero (lehen gitarra), Ramon Velez (bigarren gitarra), Jose Luis Jimenez (baxua) eta David Bernardezek (perkusioa).
Kontzertu ugari eskaini dituzte eta ekitaldi garrantzitsuetan parte hartu. Esaterako, Donostiako Aste Nagusiko festen hasieran Artillero kantua abestu zuten.