Txantxarrekak elkarretaratzea egingo du udaletxean, migratzaileekiko ardura politikoa exijitzeko
Txantxarreka gaztetxeak hirian dauden migratzaileen egoera salatu eta udalari harrera neurri eraginkorrak exijitzeko elkarretaratzea egingo du asteazkenean. Udaletxe parean bilduko dira, 11:30ean, eta prentsaurrekoa eskainiko dute ondoren, pertsona hauek jasaten ari diren egoera ikustarazteko.
Hiru aste igaro dira Antiguako gaztetxea migratzaileentzako harrera gune bilakatu zutenetik, baina Txantxarrekako kideek hasieratik adierazi dute egoera latzean dauden pertsona hauekiko hartu duten ardura erakunde publikoen erantzukizuna dela.
Biharko protestan parte hartzeko deialdia zabaldu diete herritarrei.