Azken bortxaketa salatzeko elkarretaratzea deitu du mugimendu feministak
Emakume batek bortxaketa salaketa jarri zuen Donostiako Ertzain-etxean, larunbat goizaldean. Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazitakoaren arabera, sexu erasoa Zurriola hondartzaren inguruetan gertatu zen eta Ertzaintzak, salaketa jaso ondoren, gertakariak argitzeko ikerketa abiatu zuen.
Azken sexu erasoa salatzeko, Donostiako mugimendu feministak elkarretaratzea deitu du gaurko, irailak 3, 19:00etan. Bulebarrean izango da protesta.
Udalak, bere aldetik, adierazpen instituzionala egin zuen atzo erasoa gaitzetsi eta elkarretaratzea deitzeko. Elkarretaratzea gaur egin dute, 12:00etan, Alderdi Ederren.