(Argazkia: Donostiako Udala)
Asteburuan gertaturiko sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea egin du Donostiako Udalak, Alderdi Ederren. Udal talde guztietako ordezkariek parte hartu dute, baita ere Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariak eta ordezkari hainbatek.
Eneko Goia alkatea Madrilen denez, Juan Ramon Viles zinegotziak hartu du behin-behineko alkatearen lekua. “Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du gure hirian jasandako erasoa eta babesa eta elkartasuna adierazi nahi dio eraso tamalgarri honen emakumeari, bere familiari eta hurbileko ingurukoei”, adierazi du Vilesek.
Udalak hiriko giza eragileekin batera lanean jarraituko duela gaineratu du Vilesek. “Balioetan oinarritutako heziketaren eta gizon zein emakumeen arteko berdintasunaren aldeko lanean jarraituko dugu”.