Gaztelu Egunak hiriaren berreraiketa oroituko du larunbatean
1813ko suntsiketaren ondorioz, hiria berreraiki behar izan zuten donostiarrek; urteto gogoratzen ditu orduko gertaerak Gaztelu Egunak, duela ia 30 urtetik. Larunbat honetan egingo dute antzezpena, Euskal Gastronomia elkartearen eskutik, Eskola dantza taldearen parte hartzearekin.
EGITARAUA
- 11:30. Desfilea Parte Zaharrean barrena, Trinitate plazatik abiatuta. Patiña, Santa Maria atarian, tropa frantseden kanpamentua.
- 12:00. Tropa aliatuen azken erasoa Gazteluko frantsesen errendizioa.
- 12:30. Kapitulazioen irakurketa.
- 13:00. Ibilbidea, Parte Zaharretik Gaztelura.
- 14:30. Herri bazkaria Matxoan.
- 17:00. Erromeria Matxoan.
- 19:00. Ingeles hilerria. Ibilbidea Parte Zaharretik.
- 21:00. Trinitate plazan, Zubietako akten irakurketa. Dantza herrikoiak.