Pato kantautoreak emanaldia eskainiko du Parte Zaharreko eraikin okupatuan
Kanpandegi kaleko eraikin bat okupatu zuten Parte Zaharreko hainbat gaztek igandean. Hamar urtez hutsik egon dela salatu dute gazteek, eta gaztetxe izaera eman nahi diote. Kaialde ikastola zaharra da, Orixe ikastolaren eraikina izandakoa: “Bertatik pasatu ginen auzoko gazte gehienak, eta bertara itzultzea erabaki dugu orain, auzoan hazi eta hezi nahi dugulako”, adierazi du Alde Zaharreko Gazte Asanbladak.
Horrela bada, gaztetxea osatzeko bidean, lehen jarduerak antolatzen hasi dira, eta gaur bertan egingo duten kontzertu baten berri eman dute. Lau urteko bidaian bizitako istorioak islatzen ditu Patok bere abestietan. Sarrera doakoa izango da eta 19:30ean hasiko da emanaldia.