Jon Plazola aktorea, V. Ramon Labaien Sariaren irabazlea. (Argazkia: @Plazaola)
Irailaren 28an ospatuko du Ulialde Elkarteak V. Ramon Labaien Saria, eta aurten, Jon Plazaola aktoreak jasoko du saria. Ekitaldia Zinemaldiarekin bat eginez egingo dute eta sari banaketa afari baten ostean izango da.
Urretxuko aktoreak Euskal Telebistan hasi zuen bere ibilbidea, ‘Europa Euskeraz’ saioa aurkezle lanak eginez. Ordutik, aktore, aurkezle, gidoilari eta zuzendari modura egin du lan eta ospe handia lortu du ‘Alli Abajo’ telesailarekin.
Bosgarren urtez banatuko du Ramon Labaien saria Groseko elkarteak, eta zabaldu duten komunikatuaren arabera, Labaienek “lan handia egin zuen Zinemaldia puntako jaialdien barruan kokatzeko”. Sariaren asmoa, Labaien zena gogoratu eta euskal aktore edo zuzendari bat goraipatzea dela azaldu dute.
Beste urteetako sarituak honakoak izan ziren: Martxelo Rubio (2014), Karra Elejalde (2015), Ane Gabarain y Gorka Aginagalde (2016), eta Juanma Bajo Ulloa (2017).