(Argazkia: Hamaika Telebista)
Kalera Kalera dinamikak
Bada garaia. Orain presoak lelopean manifestazioa egingo du igandean, hilak 9, 13:30ean Bulebarretik aterata. Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian egin ohi den euskal presoen aldeko manifestazioarekin bat egingo dute.
“Presoen alde mobilizatzeko dei berezia egin nahi dugu. Orain ezin gara etxean gelditu. Kalera irten behar dugu kalera atera ditzaten, eta behingoz horrenbeste sufrimendu amai dadin”, adierazi dute. Era berean, ondorengoa gaineratu dute: “Presoen egoeraren irtenbide posibleei buruz adierazpen asko entzuten ari gara azken asteetan, gehiegi beharbada. Itxaropen faltsuak hauspo ditzaketen hitz hutsez harago, ekintzarik ez dugu antzematen”.
Presoen eta senideen bizitzekin jokatzen ari direla salatu dute, eta egoerarekin bukatzea beharrezkoa dela. Horretarako, manifestazioa parte hartzeko deia egin dute.