
Koldo Mitxelena kultur etxeko
Komikiguneak erakusketa berria jasoko du irailetik aurrera, autoedizioaren munduko artista eta lanak ezagutzera emateko asmoz antolaturiko
Izkutukoak erakusketa zikloari jarraituz. Hain zuzen,
Ane Zaldibar donostiarraren eta
Ines Sanchez espainiarraren elkarlanetik sorturiko
Rosacarmen bilduma egongo da bertan ikusgai.
Argitaletxe handien zirkuitutik kanpo geratzen diren proiektu bereziak aurrera ateratzeko sortu zuten bien artean erakusketa.
Rosacarmen Teknika ezberdinak uztartuz (serigrafia, fotokopia, risografia…) eta komikiaren narrazio eredua jarraituz egindako istorio umoretsuez dago osatua.
Erakusketaren irekiera festa
irailaren 6an egingo dute, 19:00etan, eta bilduma irailaren 28ra bitarte bisitatu ahal izango da, astelehenetik ostiralera, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era.