Amaia Dublangek zilarra lortu du
Amaia Dublang donostiarrak zilarrezko domina lortu du Malagan, Munduko Atletismo Master Txapelketan. Dublangek 41 urte ditu, eta sekulako esperientzia du, izan ere, 14 urte zituenetik dabil Atletikon, pisu jaurtiketan.
Denboraldia honetan beste erronka bat ere badu, alterofiliako beteranoen munduko txapelketan.