Parte Zaharreko Gazte Asanbladak 'ekintza berezia' egingo du larunbatean
pasa den igandean. Kanpandegi kaleko eraikina hamar urtez hutsik egon dela salatu dute gazteek, eta gaztetxe izaera eman nahi diote. Horretarako, auzolanean atontzen ari dira. Era berean, askotariko jarduerak antolatzen ari dira goizetik gauera.
Larunbatean “ekintza berezia” egingo dutela adierazi diote IRUTXULOKO HITZAri. “Bretxatik Kaialdera giza katea egingo dugu auzoko hainbat eragilerekin. Orixe ikastola zaharreko material asko auzo elkarteak Bretxan duen biltokira eraman zuen. Aurki, ordea, biltoki gabe geratuko dira, eta ondorioz material hori Kaialdera ekarriko dugu bueltan”. Bestalde, bihar ostirala, Donostia eta inguruetako eragileekin elkartuko dira. Aste honetan, gauza bera egin dute Parte Zaharreko hamar eragilerekin.
Gazte asanbladako bi kiderekin izan da IRUTXULOKO HITZA Parte Zaharreko eraikinean, eta horren inguruko erreportajea biharko astekarian irakurri ahal izango da.
Kaialde ikastola okupatu zuen Parte Zaharreko Gazte Asanbladak,