Donostiako Asanblada Feministak bilera irekia deitu du hilabete honetarako. Okendo Kaleko Emakumeen Etxean izango da asanblada, irailaren 13an, 18:00etan. “Kaleak eta gauak gureak dira. Burujabetza feminista” lelopean deitu dute bilera: “Zatoz eta esaiezu zure inguruko aliatuei etortzeko!”.